
Independentistak sareak 2015eko Aberri Eguna apirilaren 5ean Iruñean ospatuko du eta bertan egoteko deia egin die herritarrei. Aurten ere, aldarrikapena eta jaia uztartuz, «ekimen zabal eta partehartzailea» antolatzen ari direla azaldu dute, «gure herriaren etorkizuna era libre eta demokratikoan» eraikitzeko.
Aurtengoan,‘Guztion etorkizuna jokoan dago. Heldu independentziari!’ lemapean egin da deialdia. Antolatzaileen ustez, «Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dago». Era berean, frantziar eta espainiar Estatuek «inposatzen duten programan» egoera eraldatu eta etorkizuna eraikitzeko aukerarik ez dela eskaintzen nabarmendu dute. «Euskal Herriaren etorkizuna ataka larrian dago benetan. Guztion etorkizuna jokoan dago», aldarriaktu dute Iruñean egindako agerraldian.
Honen aurrean, Aberri Egunean mezu positiboa helarazi nahi diote jendarteari. «Gure ustez posiblea delako egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea. Horretarako geure buruaren jabe izan behar dugu, eta inposatzen diguten estatuen mundu honetan aitortuak izateko eta burujabeak izateko aukera bakarra daukagu: estatu estatusa lortzea», adierazi dute.
Horregatik, independentzia «imajinatzeko» eskatu diote jendarteari. «Independentziak gure ametsetako Euskal Herri hori errealitate bilakatzeko aukera eskaintzen digu. Etorkizuna geure esku dago, sinesten badugu lortuko dugu», amaitu dute.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
