Egoitz Lopez de Lacalle GARAko langilea asteazken arratsalde honetan atera da espetxetik, ezarritako fidantza ordainduta.
Navalcarneroko kartzelan zegoen.
Minutu gutxira, Asier Aranguren Aranjuezko kartzelatik atera da.
"Asier eta hirurok" etxerako bidean. pic.twitter.com/JCozFs0m57
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) marzo 11, 2015
Gaueko 23.00ak aldera, Etxeratek jakinarazi du Jose Campo ere aske gelditu dela, Alcalako espetxetik aterata.
Aranguren, Lopez de Lacalle eta Campo iazko urtarriletik daude preso; EPPKren mintzakidetza taldearen aurkako operazioan atxilotu zituzten beste bost lagunekin batera: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aintzake Orkolaga, Aitziber Sagarminaga eta Mikel Almandoz. Azken hori joan zen astean geratu zen aske.
Aranguren ‘Asier eta biok’ dokumentalaren protagonista da, Aitor eta Amaia Merinok zuzendua.

El Aquavox que Barcina impuso para cargarse el gaztetxe acaba en fiasco millonario

La torre de Disney en Gaubea que ha molestado a los escaladores

Testimonios de agresiones en Mitika confirman la inacción oficial previa a la muerte de Kerman

