NAIZ
DONOSTIA

Donostia Ospitalean itxialdia hasi duten ordezkari sindikalak kanporatu ditu Ertzaintzak

Osakidetzan egiten ari diren murrizketen aurka eta osasun publikoaren alde Donostia Ospitalean itxialdia hasi duten sindikalistak kanporatu ditu Ertzaintzak.

Sindikatuetako ordezkariak, Donostia Ospitalean itxialdian. (@ELAsindikatua)
Sindikatuetako ordezkariak, Donostia Ospitalean itxialdian. (@ELAsindikatua)

Osasun publikoa defendatzeko eta murrizketak salatzeko itxialdia hasi dute 200 bat ordezkari sindikalek Donostia Ospitaleko harrera gunean, gaur goizeko 10.00ak aldera. Osakidetzako mahai sektorialean aurrerapenik ez dela izan salatu eta lan baldintza duinak aldarrikatu nahi zuten ekimen horrekin.

Ordu batak aldera Ertzaintzaren sei furgoneta joan dira erietxera eta itxialdian zeudenak kanporatzen hasi dira, banan banan eta arrastaka, sindikalisten oihu artean. Itxialdian zeudenek salatu dutenez, oso bortitz kanporatu dituzte ospitaletik, eta ondoren identifikatu.

Itxialdia bihar goizera arte luzatzeko asmoa zuten sindikatuek.