NAIZ

Athleticek irabazi egin du Bartzelonaren aurka (1-0)

94. minutuan egin du garaipenaren gola Erika Vazquezek. Zuri-gorriek liderra menderatzea lortu dute Lezaman.

Athleticek Bartzelona gainditu deu Lezaman. (ARGAZKI PRESS)
Athleticek Bartzelona gainditu deu Lezaman. (ARGAZKI PRESS)

Athleticek Bartzelona gainditu du Lezaman. 1 eta 0 irabazi dute zuri-gorriek Erika Vazquezek 94. minutuan egindako golari esker.

Athleticek garaipena lortu arren, Bartzelonak lider jarraituko du sailkapen nagusian.