NAIZ

Berasaluzek eta Zubietak Artola eta Albisu kanporatu dituzte

Bengoetxea eta Untoria finala jokatzeko sailkatu dira eta beste bikotea Berasaluzek eta Zubietak Ezkurdia eta Zabaletaren kontra jokatu behar duten partidan erabakiko da.

Berasaluze. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Berasaluze. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Berasaluzek eta Zubietak garaipena lortu dute Gasteizen Artolak eta Albisuk osatzen duten bikotearen kontra (22-15). Tentsio handiko partida izan da eta galtzaileak txapelketatik kanpo geratu dira.

Irabazleek aldiz, Berasaluze-Zubieta bikoteak Ezkurdia eta Zabaletaren kontra jokatuko dute finalerako sailkapena.

Izan ere, Bengoetxea eta Untoria lehen finalistak bilakatu dira gaurko emaitzarekin