
Ander Izagirrek jaso du European Press Prize saria, ikerketa kazetaritzari dagokiona. Kazetari donostiarra ‘How to produce dead guerrillas - Así se fabrican guerrilleros muertos’ lanagatik saritu dute; Kolonbiako talde paramilitarrei buruzko erreportajea da eta ‘El Pais’ egunkarian argitaratu zuen gaztelaniaz, iazko martxoan. Euskaraz GAUR8 astekarian argitaratu zen, urrian.
Europako Kazetaritza Sarietarako izendatua izan den erreportajea euskaraz ere atera genuen @Gaur_8 n. http://t.co/DCrX2V4GVx
— Ander Izagirre (@anderiza) March 10, 2015
Epaimahaiaren aburuz, istorio «ausarta» eta «ikaragarria» da Izagirrek deskribatzen duena: Kolonbiako Armadako soldaduek mutil gazteak, zibilak, bahitu eta hil egiten zituzten, eta ondoren gerrilleroen arropak janzten zizkieten, haien gorpuengatik Alvaro Uriberen Gobernuaren ordainsaria jasotzeko.
Izagirrek hainbat hedabidetan publikatu ditu bere artikuluak eta GAUR8ko kolaboratzailea da.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
