Duela bi urte estreinatu ondoren, San Miguel Liga hirugarrenez hasiko da Mediterraneoko uretan. Ekainaren 28an ekingo diote, eta aurten Malagan emanen zaio hasiera III Euskadi – Basque Country Bandera egonen da jokoan dela.
La Malaguetako hondartzan lehiatuko dira, ACTk jakinarazi duenez. Iragarri dutenez, Lakuako Gobernuko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin lortutako ekordio batek ahalbidetu du.
Honela, momentuko 12 traineru onenak ekainaren 28an elkartuko dira. Aurreko bi edizioetan «kirolariek naiz zaletuek kirola, kultura eta EAEren turismo sustapena» bateratu zirela adierazi dute.
Lehen jardunaldi honetako estropadaren irteera nahiz amaiera La Malaguetako hondartzan egongo dira eta estropada-eremua La Farola pasealekuarekiko paraleloan egongo da, eta orain arteko formatu berean jokatuko da, hau da, lau kale eta lau luze. Txanda eta kaleen zozketa, aldiz, estropadaren aurkezpen ekitaldian egingo da. «Txapelketaren lehen jardunaldia gure ohiko lekuetatik urrun hastearen ideia estrategikoaren jarraitzen dugu, San Miguel Ligaren difusioa handitzen jarraitzeko. Bartzelonan egondako aurreko bi urteak oso onak izan dira eta ilusio handiarekin joango gara Malagara» azaldu du Pedro Andueza, ACTko lehendakariak.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
