Andoni Iraola, Athleticekin neurketa gehien jokatu dituen laugarren jokalaria, ez da talde zuri-gorrian izango datorren denboraldian. Josu Urtubia taldeko presidentearekin batera eman duen prentsaurrekoan eman du bere asmoaren berri.
33 urte egin berritan, eta taldean hamabi urte eginda, kontratua amaitzearekin batera utziko du Athletic Iraolak.
1999ko udan iritsi zen usurbildarra Lezamara, Antiguoko futbol taldetik. Lau urte ondoren, 21 urte zituela, egin zuen debuta lehen taldearekin, Ernesto Valverderen agindupean, Bartzelonaren aurka.
Ordutik 500 neurketa baino gehiago jokatu ditu, Athleticekin partida gehien jokatu dituzten jokalarien artean laugarren postua bereganatuz.

Kultura
Hallada en Irulegi una cerámica con el texto «abaŕ», primer testimonio de un numeral vascónico

Euskal Herria
Henry Méndez actúa en Irun tras mandar ánimos a Rafa Mir, condenado a 8 años por violación

Mundua
La conjura de los medios para acabar con Pedro Sánchez

Euskal Herria
Precipitado juicio inquisitorial a dos manos

Nafarroa