
Oiartzunen egindako agerraldi batean, Udalbiltzako eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko lehendakari den Mertxe Aizpuruak eta Euskal Herriko Ikastolak Kooperatibako lehendakari Koldo Tellituk aurkeztu dute hitzarmena.
Akordio horrek elkarlanerako marko bat finkatuko du, eta haren baitan, alde biek administrazio ezberdinen pean dauden ikastolen lankidetza sustatuko dute.
Era berean, lurralde ezberdinetan kokaturik dauden ikastolen arteko kohesioa, barne ezagutza eta elkartasuna bultzatuko dute. Horretarako, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko trukaketak sustatuko dituzte.
Hitzarmenak iraupen mugagabea izango du eta, hortaz, «modu automatikoan berritua izanen da urtero».
Mertxe Aizpuruak esan duenez, «Euskal Herriaren etorkizunean berebiziko garrantzia izango du lurralde osoan hezkuntza kalitatezkoa eta euskalduna bermatzeak eta ikastolen arteko harremana indartzeak».
Ekitaldi berean, elkarlanerako lehen hitzarmena sinatu dute: Zuberoako ‘Basaburua’ (Aloze) eta ‘Eperra’ (Sohuta) eta Gipuzkoako ‘Haurtzaro’ ikastolen (Oiartzun) artekoa.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
