
Azken 15 urtetako Japoniako zinema independenteak bere txokoa izango du Donostiako Zinemaldian. Irailaren 18tik 26ra egingo dute atzera begirako tematikoa.
Estudio handien itzalean sortutako filmez haratago joan nahi dute.«Zinema independentearen fenomenoa sormen zinematografikoko iturri garrantzitsua izan da Japonian», adierazi dute ohar baten bidez. Honela, hainbat zuzendari gazteren lehen lanak ez ezik, hainbat zinemagile ospetsuren filmak, zuzendariok adierazpen-askatasun handiagoa aurkitzen baitute sarri zinema komertzialaren esparrutik kanpo.
Hala, ziklo honetan, azken 15 urteetako Japoniako ekoizpen independenteak aztertzeko eta, zinemagile aipagarrienetako batzuen lanen bitartez, herrialde horretako zinematografiaren bizitasuna eta energia ezagutzea dute helburu antolatzaileek.
Ziklo honetan aurkituko diren filmen artean Japoniako zinema garaikideko zuzendari ospetsuen lanak daude: Nobuhiro Suwa-ren H Story (2001), Shin'ya Tsukamoto-ren A Snake of June (Rokugatsu no hebi, 2002), Kiyoshi Kurosawa-ren Bright Future (Akarui mirai, 2003), Ryuichi Hiroki-ren Vibrator (2003), Masahiro Kobayashi-ren Bashing (2005), Naomi Kawase-ren Birth/Mother (Tarachime, 2006) eta Shion Sono-ren Love Exposure (Ai no mukidashi, 2008).
Gainera, 2000. urtetik aurrera estreinatu diren hainbaten lanak izango dira ikusgai: Kazuyoshi Kumakiri-ren Hole in the Sky (Sora no ana, 2001), Sang-il Lee-ren Border Line (2002), Nobuhiro Yamashita-ren No One’s Ark (Baka no hakobune, 2003), Izumi Takahashi-ren The Soupe, One Morning (Aru asa, soup wa, 2005), Hiromasa Hirosue-ren Fourteen (Ju-yon-sai, 2007), Nami Iguchi-ren Sex Is Not Laughing Matter (Hito no sekkuso o warauna, 2007), Ryûsuke Hamaguchi-ren Passion (2008), Isao Yukisada-ren Parade (Parêdo, 2009), Tetsuya Mariko-ren Yellow Kid (Ierô kiddo, 2009), Nobuteru Uchida-ren Love Addiction (Fuyu no kemono, 2010), Toshifumi Fujiwara-ren No Man’s Zone (Mujin chitai, 2011), Katsuya Tomita-ren Saudade (Saudâji, 2011), Atsushi Funahashi-ren Cold Bloom (Sakura namiki no mankai no shita ni, 2012), Yuki Tanada-ren The Cowards Who Looked To The Sky (Fugainai bokutachi wa sora o mita, 2012), Kôji Fukada-ren Au revoir l’eté (Hotori no sakuko, 2013), Tetsuichirô Tsuta-ren The Tale of Iya (Iya monogatari: Oku no hito, 2013) eta Mipo Oh-ren The Light Shines Only There (Soko nomi nite hikari kagayaku, 2014).
Atzo bertan Zinelmaldiak jakinarazi zuen atzera begirakoa eskainiko diela Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsacki.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
