
Binakako finalean baino askoz gehiago sufrituta lortu du Iruñeko Labriten Oinatz Bengoetxeak Buruz buruko txapelketako final laurdenetarako txartela. Partida bikaina osatu du Joseba Ezkurdiak ia hasieratik eraman du peloteoaren ekimena, Asegarceko pilotaria ia itotzeraino. Arbizukoaren bolea ikaragarriei esker, Aspekoak erabakiorrak izan zitezkeela ziruditen abantailak lortu ditu, 6-10 eta 7-12, baina Bengoetxea VI.a sekula amore ematen ez duen pilotari horietakoa denez, markagailua orekatu du, erasoan zenbait arrisku hartuz.
Partida bikaina eta lehiatua izan da, aireko joko askorekin eta erritmo bizian jokatutakoa, ezbairik gabe, orain arteko lehiaketako onena eta bi pilotariak, batez ere Oinatz Bengoetxea, lehertuta heldu dira partidaren amaierara. Denetik izan du, baita bere polemika apurra ere, bere bost atsedenaldiak agortuta, Leitzakoa aldageletara joan baita, gorputzari buelta ematera, partida 18na zegoela.
Ezkurdiak, hala ere, abantaila txikia hartu du 18-20 aureratuta, baina Bengoetxeak garaipena eskuratu du amaieran, errematean bikain asmatuta (22-20).

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
