Jon Ormazabal

Jaunarenak lortu du final laurdenetarako txartela (10-22)

Mikel Beroizen aurka 10-2 galtzen joan ostean, Leitzako aurrelariak bere joa berreskuratu du eta hogei tanto jarraian eginda lortu du txapelketa honetako bere hirugarren garaipena Zallako Mimetiz pilotalekuan. Mikel Urrutikoetxea izango du Jaunarenak hurrengo arerioa, larunbatean Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Jaunarena. (ARGAZKI PRESS)
Jaunarena. (ARGAZKI PRESS)

Sekula ez omen da berandu, ez behintzat arerioak 22 kartoia harrapatzen ez duen bitartean, eta Jon Jaunarenak Buruz Buruko txapelketako final laurdeneterako txartela lortu du gaur Zallan, Mikel Beroizi 10-22 irabazita, bi zati oso desberdineko partida batean.

Oso gaizki ekin dio Aspeko pilotariak partidari, pilotakada bakarra gozatu ezinda eta berean oso sendo egonda, dejadarako aukerak ere ondo baliatuta, Mikel Beroiz 10-2 aurreratu da markagailuan. Momentu horretan, ordea, oso lotuta irten den aurrelari nafarra askatu eginda da, pilota bi eskuekin astintzen hasi da eta partidaren norabidea erabat aldatu. Aurreko hiru lehiatan aritu den Jon Jaunarena azaldu da eta, dohain bikainak erakutsita, partida goitik behera irauli du, 20 tanto jarraian eginda.