
Bakoitzak bere estiloan partida ona osatu badu ere, Oinatz Bengoetxeak buruz buruko finalerdiak jokatuko ditu, batez ere, Donostian jokatutako partidan, Julen Retegik baino baliabide gehiago erakutsi dituelako tantoa amaitzerako orduan.
Jotzaile handiak ez izanda, biei kosta egin zaie piloteoan arerioa haustea eta hasieratik oso tanto gogorrak jokatu dituzte, erritmo bizian gainera. Dena dela, sake-errematean errekurtso handiagoak erakutsita, Oinatz Bengoetxeak hobeto ekin dio partidari eta errenta polita hartu du 7-2.
Partidan sartzea kostatu zaion arren, oso lotuta jokatu duela esan du partida amaieran, sakeari oso etekin txikia atera dio Eratsungoak, pixkanaka pilota gehiago gozatu du Julen Retegik, markagailuan 8-9 aurre hartzeraino.
Partidaren norabidea aldatzen hasi denean, ordea, Asier Gartzia botileroak eskatutako hutstarte baten ondoren, Binakako txapeldunak berriz ere gora egin du. Argi izan du Bengoetxeak errematean arriskatu beharra zuela eta, erasora jokatuta,berriz ere alde polita hartu du (16-9).
Bere pilotarekin, Julen Retegi saiatu da aldeak murrizten, baina ondo defendatu den arren, aurrera egiteko kuaraia falta izan zaio eta Bengoetxea VI.ak hobeto probestu ditu bere aukerak garaipena eskuratzeko.
Atarikoan, Xalak ,gerriko minak jota, bertan behera utzi zuen partida markagailuan 3-6 zirela. Antolatzaileek Jaka eta Tolosaren arteko buruz buruko bat antolatu zuten eta Lizartzakoak irabazi zuen 11-16.
Promozio txapelketan, Mendizabal III.ak 22-4 egurtu zuen Rico IV.a Zeanurin eta, anaien arteko deman, 12-22 irabazi zion Victorrek Gorkari

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
