
Ezustekorik ez da izan Buruz Buruko txapelketako gaurko jardunaldian eta Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxeak arazo handirik gabe mantendu dute euren zerrendaburu izaera finalerdietarako txartelak erraz eskuratuz.
Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Mikel Urrutikoetxeak ez dio inolako aukerarik eman hiru partida irabaztetik zetorren Jon Jaunarena leitzarrari. Sakearekin min handia eginaz, zazpi sartu dizkio amaieran, eta pilota oso ondo baztertuz, Zaratamokoa 7-0 aurreratu da markagailuan eta Aspeko aurrelariak ez du partida iraultzeko inolako aukerarik izan. Hori bai, azkenean 213 pilotakada gurutzatu dituzte, emaitzak irudika lezakeena baino gehiago.
Iruñeko Labriten, epailearen txapak emandako lehen sakea baliatuz, Jokin Altunak eta Amezketa aldetik inguratutako zaleek amesteko aukeratxo bat izan dute Aspekoa 0-5 aurreratu denean. Hala ere, esperantza horrek Aimar Olaizolaren eskuin eskua berotu den arte iraun die. Arazo fisikoak gainditu, aspaldi izan ez duen freskotasunarekin itzuli da Goizuetarra lehiaketara eta atzo asko jo zuen eskuinarekin.
Partida oso serioa egin du gainera Asegarcekoak, inolako arriskurik hartu gabe, pilota behin eta berriro atzera joz eta paretara baztertuz, Altunaren ilusioa agortuz joan da, garaipen erraz bat eskuratuz.
Bihar Eibarren jokatuko den Martinez de Irujo eta Rezustaren arteko irabazlearen aurka jokatuko du Olaizola II.ak finalerdietan

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
