
Pierre Nkurunziza presidenteak hilaren 16rako iragarrita zeuden hauteskunde presidentzialak uztailaren 15era arte atzeratzea erabaki du. Gervais Abayeho eledunak jakinarazi zuen legebiltzarrerako bozketak ekainaren 29an egingo direla.
CENI Hauteskunde Batzordeak proposatu zituen egun horiek bozketak egiteko, baina oposizioak dio erakunde hori ez dela neutrala. Askapenerako Indar Nazionalek nabarmendu dute batzordeko bost kideetako bi atzerrira ihes eginda daudela, eta ondorioz CENIren erabakiak ez direla kontuan hartzekoak.
EAC Afrikako Ekialdeko Komunitateak hauteskundeak gutxienez hilabete eta erdi atzeratzeko eskatu zion presidenteari. Nkurunzizak bozketak atzeratzea onartu du, baina ez EACko kideek eskatu adina.
Burundiko Konstituzioak dio presidenteak bi agintaldi baino ezin dituela egin agintean. Nkurunzizak bi egin ditu dagoeneko, baina berak esaten du lehenengoa ez dela kontuan hartu behar, ez baitzen kargura hauteskundeen bitartez iritsi.
Hirugarren agintaldirako aurkeztu nahi izanak protesta tragikoak eragin ditu herrialdean (30en bat hildako borroketan, eta beste horrenbeste atzerrira ihes egindakoen artean, gaixotasunen eraginez).
Pierre Claver Mbonimpa ekintzaileak esan du protestekin jarraitzeko asmoa dutela. Azken egunotan manifestazio gutxiago egin da Bujumbura hiriburuan, baina egoera hori berehala aldatuko da berriz. Bere ustez, Nkurunzizak ez dauka hauteskundeak irabazteko inolako aukerarik, iruzur egin ezean. «Horrela gertatuko balitz, berak alde egin arte kalean jarraituko dugu, bost urte horrela egon behar badugu ere», adierazi du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
