naiz

Van Vleutenek ospatu, Johanssonek irabazi eta Niewiadomak lider jarraitu

Amaiera arraroa izan du gaurkoan ere Birak. Bigarren etapa Fruizen amaitu da eta eraso askoren ostean zortzi emakume iritsi dira nabarmenduta helmugara. Sprintean Van Vleutenek irabaziko zuela zirudien, eta baita berak ospatu ere, baina azken momentuan Emma Johansson suediarrak aurreratu du garaipena bereganatuz. Katarzyna Niewiadomak jarraitzen du lider.

Bernadu baino ongi ospatu du Johanssonek bere garaipena. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Bernadu baino ongi ospatu du Johanssonek bere garaipena. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Saltsa ugari beste behin Biran. Txirrindulariek ikuskizuna jarri dute eta emozioa, inoiz baino gehiago, azken marra zeharkatu arte mantendu dute. Arrieta igoeran bederatzi emakume nabarmendu dira eta haien artean jokatu dute garaipena Fruizen. Bazirudien garaipena estraineko erlojupekoa irabazi zuen Annemiek Van Vleutenek irabaziko zuela, eta bi besoak ere altxatu ditu, baina azken unean eskubitik aurre egin dio Emma Johansson suediarrak, etapa bereganatuz.

Helmugako argazkia beharrezkoa izan da garailea zein zen jakiteko.

Amaiera mugitua izan da, egun osoa bezalaxe. Maruri eta Fruiz artean 83 kilometro egin dituzte eta bidean bi aldiz igo behar izan dute Arrietako gaina. Hasiera-hasieratik izan dira erasoak, inongo kontrolik gabe. Azken igoeran Van Vleuten eta Johanssonekin batera, Niewiadoma liderra, Garfoot, Moolman, Guarnier, Van der Breggen, Gillow eta Sprattek aurrera egin dute.

Iritsiera korapilatsua eta garaipena Johanssonentzat, zeinek asteartean Durango-Durango klasika irabazi zuen

Bihar Bira Nafarroara iritsiko da, Sakanara. Etaparik luzeenean (122 kilometro) Iturmendin izango dute amaiera txirrindulariek eta bidean Zumeltza eta Altamirako gainak gainditu beharko dituzte.