
Ohar baten bidez, Fracking Ez taldeak «txalotu» egin du EH Bilduk, PSEk eta PPk teknika horren aurkako bermea handitzeko erdietsitako akordioa.
Alde guztiei dei egin die plataformak, azken akordioa «erabatekoa» izan dadin lan egin dezaten, «gizartean dagoen jarrera kritikoa bera ere gotik-beherakoa den era berean».
«Fracking-aren aurkako ahobatezko jarrera sozialak Legebiltzarrean ere erabateko posizionamendua exijitzen du», nabarmendu dute.
Ponentziatik ateratako testua «begi onez» hartu du Fracking Ez taldeak, behin betiko onartuz gero haustura hidraulikoaren teknikaren erabilera eragozteko «tresna baliagarri batzuk indarrean ezarriko liratekeelako».
Hala ere, azpimarratu dute «balizko arautegiak edota alderdien arteko gorabeherak aparte utzita, gizartearen konpromiso irmoak sortarazi duela fracking-aren aurkako diskurtsoa hegemonikoa izatea».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

