
Hamarka lagunek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Ama Zuriaren plazan, «Greziarekin. Austerizidiorik ez. Herritarrok erabaki» lelopean.
«Europako eta nazioarteko instituzioek Grezia mehatxatu eta hautesleek espresuki errefusatutako neurriak inposatzeko» saiakeraren aurka deitu dute elkarretaratzea EH Bilduk, Ahal Duguk eta Irabazik.
Ildo horretan, Greziako Gobernuari eta honek uztailaren 5erako deitutako erreferendumari babesa adierazi diote, greziarrek beren eredu ekonomiko eta soziala erabakitzeko eskubidea defendatuz.
Herritarrei Greziaren alde mobilizatzeko deia egin diete, «gaur Grezia delako, baina bihar zu izan zaitezkeelako».

Osasuna
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Euskal Herria
Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Zientzia eta Teknologia
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Bizkaia
Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Euskal Herria


