Irribarretsu itzuliko dira Urdaibaiko arraunlariak Galiziatik. Larunbateko estropadan garaipenetik urruti geratu ziren, baina igande eguerdian bere maila erakusteko aukera izan dute. Bermeotarrak lehen txandan lehiatu dira eta denborarik hoberena egitea lortu dute -19 minutu eta 25 segundu-.
Azken unerarte itxaron behar izan dute garaipena ospatzeko, baina Hondarribiak ezin izan du marka hobetu. Haize aldaketak direla-eta, San Miguel Ligako liderrak hiru segundu eta erdi gehiago behar izan ditu estropada bukatzeko.
Bigarren txandan aritu den San Pedro izan da hirugarren sailkatua eta Tiran, laugarrena.
Sailkapen nagusiari begira, Oriok eta Kaikuk huts egin dute Galizian eta ohorezko txandatik kanpo geratu dira. Cabo da Cruzek eta Tiranek hartu dute beraien lekua.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial
