NAIZ
ZORNOTZA

Sei langile zauritu dira Zornotzako enpresa batean izan den sutean

Zornotzako Aludium enpresan sutea izan da gaur goizaldean eta sei langile ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik.

Sutea goizaldeko 1.10 aldera piztu da Zornotzako Aludium enpresan, antza denez matxura elektriko baten ondorioz, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Sei langile Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik. Sua ordubete geroagao amatatu dute suhiltzaileek.