
Greziak hiru asteren ostean ireki ditu berriz bankuak, baina kapitalen kontrolak oraindik jarraitzen du. Herritar asko goizeko lehen orduetan jada hurbildu dira bankuetara dirua ateratzeko. Dirua kreditu-txartela erabili gabe ateratzeko aukera dute gaurtik aurrera.
EFG Eurobankeko arduradunak adierazi du «bi edo hiru egunetarako ilara handiak» espero dituela, eta Greziako Banku Elkartearen presidente den Louka Katselik herritarrei eskatu die «erakundeengan konfidantza berreskuratzea», herritarrek beraien dirua banketxean uzteko, horrek «ekonomiaren likidezia indartuko duelako».
Mugimenduen artean, greziarrek txekeak kobratu ditzakete gaurtik aurrera. Beste herrialdeetara egindako eragiketak oraindik oso mugatuak dira, eta gurasoek atzerrian ikasten ari diren seme-alabei hiru hilero 5.000 euro bidaltzeko aukera dute. Gainera, atzerriko erosketak egiteko kreditu txartela erabil dezakete gaurtik aurrera.
Gaur Europar Batasunak onartutako 7.016 milioi euroko larrialdiko finantziazioa jasoko du Greziak, Europako Banku Zentralari (EBZ) 3.500 milioi euro itzultzeko.
Bankuen irekierarekin batera, gaur berriztapenen sektoreak eta garraio publikoak BEZaren igoera jasan dute.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

