
Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusi izendatzea onartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak. Ormaiztegin duela 61 urte jaioa, euskalgintzan oso ezaguna da Irizar eta ibilbide luzea jorratu du tokiko euskarazko komunikabideen sustapenean, Aldundiak nabarmendu duenez.
Irizarrek Kutxan egin du lan 2011 arte. Bertan lan administratiboak egin ditu eta, 2009etik aurrera, gizarte ekintzaren esparruan aritu da.
Komunikabideen alorrean ere eskarmentua du Irizarrek. ‘Arrasate Press’ aldizkariaren eta Arrasate Telebistaren hastapenetan zeregin garrantzitsua izan zuen eta, 1990ean, taldeko komunikabide ezberdinak batzen zituen Arrasate Komunikabideak elkarteko presidente sortzaile izendatu zuten. 1999an Goiena proiektuaren arduraduna izan zen, eta ondoren hortik eratorritako kooperatibako lehen zuzendari nagusia.
Irrati eta telebistako solasaldietan kolaboratzailea da eta 2012-2014 bitartean Euskaltzaleen Topaguneko presidente izan zen, baita Tokikom tokiko komunikazio taldearena ere.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
