
Gasteizko festen bigarren egunari Arrosarioren Egunsentiko prozesioarekin eman diote hasiera hainbat gasteiztarrek, goizeko 7.00etan.
Bestalde, 9.00ak aldera, lore eskaintza eta ohorezko aurreskua egin dizkiote Andre Maria Zuriari. Txikienek 11.00etatik aurrera Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsaz gozatzeko aukera izan dute.
Arratsaldean, Blusen eta Nesken Batzordeak antolatuta, zezenketetara joango dira Espainia plazatik abiatuta, Eduardo Dato eta Florida kaleetan barrena. 19.00etan, Florida parkean dantzaldiaz gozatzeko aukera izango dute, Custom orkestrak eskainita.
20.00etan, Olabe pilotalekuan, ‘Jai Alai World Tour Virgen Blanca’ zesta punta txapelketa jokatuko dute, eta 22.00etan, Ogeta pilotalekuan, Andre Maria Zuria esku pilota torneoa.
Kontzertuei begira, Foru plazan Los Secreton taldeak joko du 00.00etatik aurrera, eta ordu berean Aihotz plazan, Oreka TX eta Kalakan taldeek. Txosnagunean, 22.00etan Inoren Enro Nik, 1.00etan Tximeletak, eta 3.30 Las Tea Party DJ's-ek eskainiko dituzte emanaldiak.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
