
«Nazkatuta gaude irainak eta ukipenak jasateaz alkoholaren aitzakipean edo aitzaki izan gabe. Jaietan, biak ala biak eman dira», salatu du Gasteizko mugimendu feministak arabar hiriburan emandako prentsaurrekoan.
Bukatu berri diren jaietan pairatu diren eraso sexistak salatu dituzte eta blusa talde batek burututakoa eta honen harira gertatutakoak nabarmendu dituzte. «Jatorrak kuadrillak ez zuen berak sinatutako protokoloa bete. Kuadrillako kidea, erasotzailea, bota behar zuten», adierazi dute. Honetaz gain, kuadrillak agiri bat aterako zuela baieztatu ziela azpimarratu dute, eta «oraindik zain» daudela gaineratu.
«Barkatu hitz entzuteaz nazkatuta gaude. Beldurrik gabe atera nahi dugu kalera, blusekin eta haiek gabe», azpimarratu dute. Honen harira, Gasteizko udalari «jarrera hauek babesten dituzten kuadrilei diru-laguntzak kentzea» eskatu dio.
Larunbatean gertatutakoaren inguran, non hainbat blusekin eztabaida izan zen, «festa modu askean bizitzeko» aldarrikapen bat zela defendatu dute. «Jatorrak kuadrillaren aurrean sartzea soilik gizonezkoak onartzen dituztelako izan zen», adierazi dute. Era berean, hauek babestu zituzten blusa eta nesken jarrera salatu dute. «365 egunetan pairatzen ditugun eraso sexistak salatu nahi ditugu, hauek gasteizko jaietan intensitate handiagoz ematen direlarik».
«Blusa eta nesken batzordeko presidentea den Luis Izagak iraindu eta mehatxatu egin gintuen. Ez gu soilik, mugimendu feminista guztiari», adierazi du mugimendu feministak. Honela, mugimendu feministak erasotzaileak kuadrilatik kanporatzeko konpromisoa hartu zutela defendatu du eta hau ere ez dela bete salatu. Izagak, aldiz, larunbateko protestaren ondoren batzrdeak protokoloari uko egin ziola argudiatu du.
Izagak, bere aldetik, abuztuaren 6an mugimendu feministarekin egindako bilera ekarri du gogora, non erasotzaileek barkamena eskatu zutela azpimarratu duen, eta horrekin gaia itxita zegoela pentsatu zutela gehitu. Horregatik, bi egun geroago gertatutakoa ez zuela «espero», adierazi du. «Espazioa modu txarrean» hartzea leporatu die feministei eta protokoloan protesta horretaz aritu ez zirelako utzi dutela argudiatu.
Era berean, erasoa egin zuten blusek «bere biziko momentu okerrenak» pasa zituztela adierazi du. «Gutxi al da lotsaraztea? Zainak moztu nahian dabiltza kuadrilla guztiei pasarazi dietenarekin», gehitu du.
Hau dela-eta, akordio batera heltzea «ezinezkotzat» ikusten du «jende klase horrekin».

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
