
Perlak sailerako ukeratutako filmen artean, honako hauek izango dira: Berlineko zinema-jaialdian Urrezko Hartza irabazi zuen filma, ‘Taxi Teheran’, Jafar Panahi zuzendariarena; ‘Me and Earl and the Dying Girl’, Alfonso Gomez-Rejon egilearena, Sundance zinema-jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Publikoaren saria eskuratu zituena; ‘Nie yinniang / The Assassin’, Hou Hsiao-Hsien zinemagilearena, zuzendari onenaren saria Canneseko zinema-jaialdian; eta zinema-jaialdi horretan bertan Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu zuen filma, ‘Saul Fia / Son of Saul’, Laszlo Nemes egilearena.
Horrez gain, beste hainbat zuzendariren lan berriak ere ikusi ahal izango dira: Arnaud Desplechin, Jia Zhang-ke, Charlie Kaufman, Hirokazu Kore-eda, Nanni Moretti, Pablo Trapero edota Denis Villeneuve.
Woody Allenen film berria ere, Irrational Man, Perlak sailean jasota dago, lehiaketaz kanpo.
Sail honetako gainerako filmak Publikoaren saria jasotzeko lehiatuko dira. Saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan izandako ikusleek emango dute saria, boto bidez. Publikoaren sariak bi errekonozimendu egiten ditu: Film Onenaren saria, 50.000 eurokoa, eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 eurokoa. Publikoaren saria filmaren Estatuko banatzaileari emango zaio.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
