
BBC Films-ek, British Film Institute-k eta National Theatre-k ekoiztua, eta Rufus Norrisek zuzendua, Alecky Bythe-ren gidoiarekin eta Adam Cork-en musikarekin, izen bereko musikalaren pantaila handirako moldaketa da ‘London Road’ filma.
National Theatren bi denboraldi erabat arrakastatsu izan ondoren, lan nabarmengarri eta berritzaile gisa laudatu dute musikala. ‘London Road’ek benetako gertakari bat kontatzen du, Suffolk-eko konderriko biztanleak astindu zituena: 2006an, Ipswich hiriko lasaitasuna galdu zen, bost emakumeren gorpuak aurkitu zituztenean.
London Road kaleko auzotarrak urteak zeramatzaten protestan, kale horretan maiz ibiltzen zirelako prostituten zerbitzuak eskatzen zituzten gizonak. Komunitatea gertakari horien epizentro nola bihurtu zen deskribatzen du filmak. Benetako pertsonen lekukotzak baliatuz eta musika-partitura berritzaile batekin, ‘London Road’ek istorio zirraragarri bat kontatzen du: hain zuzen, nola batzen den jende arrunta bizipen jakin batzuei aurre egiteko.
Film korala da, eta honako aktore taldea du protagonista: Olivia Colman, Clare Burt, Rosalie Craig, Anita Dobson, James Doherty, Hal Fowler, Kate Fleetwood, Linzi Hateley, Nick Holder, Claire Moore, Michael Shaeffer, Nicola Sloane, Paul Thornley, Howard Ward, Duncan Wisbey eta Tom Hardy.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
