
‘Regression’ filmak nazioarteko aktore-talde bat bildu du, Ethan Hawke, Emma Watson, David Thewlis eta David Dencik buru direla. Alejandro Amenabar bera izan da gidoigilea ere; egiten duen seigarren film luzean, thriller psikologikora itzuli da. Dagoeneko klasikoak diren hainbat ekarpen egin ditu genero horretan: esaterako, ‘The Others’, ‘Abre los ojos’ eta ‘Tesis’.
Kanadan eta ingelesez errodatu dute filma, eta Fernando Bovairak ekoitzitakoa da. 1990eko Minnesotan dago kokatua: protagonista Bruce Kenner (Ethan Hawke) da, Angelaren (Emma Watson) kasua ikertzen ari den detektibea. Angelak bere aita den John Grayri krimen aitorrezin bat egin izana leporatu dio. Johnek, ustekabean eta gertatutako ezer gogoratu gabe, bere errua aitortzen duenean, Raines psikologo ospetsua kasuan sartuko da, Johni oroitzapenak gogoratzen laguntzeko. Haiek aurkitutakoak konspirazio gaizto bat aterako du argitara.
Telecinco Cinemak aurkezten du ‘Regression’. Filma Estatu espainoleko eta Kanadako etxe hauen arteko produkzio bat da: hain zuzen, MOD Entertainment, MOD Producciones, Himenoptero, First Generation Films, Telefonica Studios eta Regression A.I.E., FilmNation Entertainmentekin elkarturik, Telefilm Canadaren parte-hartzearekin, Mediaset Espainiaren lankidetzarekin eta Movistar+en laguntzarekin.
Estatu espainolean, Universal Pictures International Spain etxeak banatuko du filma eta, aurreikusi dutenez, urriaren 2an estreinatuko da zinema-aretoetan. Donostian estreinatu ondoren, beste herrialde handi batzuetan estreinatuko dute ‘Regression’: besteak beste, Alemanian, Britainia Handian, Estatu frantsesean, Italian, Txinan eta Korean. Gainerako estreinaldiak hurrengo hilabeteetan jazoko dira dira, filma mundo osoan banatu arte.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
