
Azken urteotako ohiturari jarraituz independentziaren aldeko ekimeNA burutu dute Gernikako jaietan. 13:00ak inguruan hasi dira bertako piper berde frijituak eta sagardoa jendeari eskaintzen, ‘Piperberdeak’, da-eta Independentistak sareko gernikarrek euren burua izendatzeko duten modua.
Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, jende ugari gerturatu da ekitaldira. Piperrak eta sagardo bidez indarrak ongi hartuta, ‘Iparragirregaz kantari’ saioari ekin diote herriko abesbatza desberdineteko kideekin batera. Herritar asko bildu da Iparragirreren estatuaren inguruan bere abestiak kantatuz. Hala, ‘Gernikako arbola’, ‘Agur Euskal Herriari’, ‘Hara nun dira’, ‘Ume eder bat’ edo ‘Trapu zaharrak’ abestiak izan dira entzungai. Ekitaldi honekin «Euskal Herriaren askatasunaren aldeko kantari independentista moduan» aldarrikatu nahi izan dute Iparragirre.
Indepenentistak sareak «arrakasta osoa» izan dela adierazi du, eta «urtetik urtera inadar handiagoa» hartzen ari dela ikusita, lanean jarraitu eta «ilusio handiz» aurrera egiteko konpromisoa hartu dute.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
