NAIZ

San Juanek Euskotren Liga eta Zarauzko bandera irabazi ditu

Hirugarren tokian bukatu dute Zarauzko bigarren jardunaldian. Hala ere, bandera eta liga irabazi du San Juanek. Hibaika izan da azkarrena igandeko estropadan.

San Juan garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
San Juan garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Euskotren Liga irabazi du San Juanek bigarren aldiz. Pasai Donibaneko batelerak hirugarrenak izan dira Zarauzko banderako bigarren jardunaldian, baina lehen eguneko errenta ondo baliatuz bandera eta liga irabazi dituzte.

Arraun egiteko eremua murriztu egin dute Zarautzen antolatzaileek eta estropada baldintzatu du. Hibaika izan da azkarrena bigarren jardunaldian eta Zumaia bigarren geratu da, ligan eta banderan bezala. Oriok laugarren postuan amaitu du.