
Denboraldi osoan jaun eta jabe izan ostean espero zena berretsi du gaur Hondarribiak, Bermeoko bandera irabazi du eta San Migel Liga bereganatu du. Denboraldi osoko joerari eutsiz lehen postuetan ez da ezusteko handirik izan. Oriok egin du estropada ona eta bost segundora bigarren sartu da. Urdaibai hirugarren izan da 12 segundora. Lehen txandan aritu den San Juan aurreratu zaio Kaikuri laugarren postuan. Bizkaitarrek segiarren amaitu dute gaur, Tiran ere aurretik sartu baizaie.
12 puntu gehiago, beraz, Hondarribiarentzat eta orain bai, matematikoki Ligako txapelduna 207 punturekin. Bihar izango da denboraldiko azken bandera, bertan Hondarribiak errekorra ezartzeko aukera du, denboraldi bakarrean lortutako bandera kopuru handienarekin.
Zumaia play off-ean lehena
Liga honetara igotzeko aukera biziz Zumaia dago, Bermeon bertan izan da play offaren lehen saioa eta garailearen lau puntuak berarentzat izan dira. Berarekin lehia bizian Getaria, bigarren izan da, Portugalete hirugarren eta Mugardos laugarren. Bihar Portugaleten erabakiko da dema hau ere.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
