
Arnedon hasiko da, ostiral honetan eta Jaunarenak eta Victorrek jokatuko duten partidarekin 2015eko Lau eta Erdiko Txapelketa. Gaur goizean egin dute Zarauzko Arguiñano hotelean txapelketaren aurkezpena eta bi enpresetako pilotaririk beteranoenek –Berasaluze II.ak eta Barriolak– jokatzeari uko egin ondoren, erabat gaztetuta dator txapelketa, Artola –iazko Promozioko txapelduna–, Altuna, Victor eta Irribarriaren berrikuntzekin. Danel Elezkanok ez zuen iaz jokatu eta aurtengo berritasunen artean dago.
Urrutikoetxea zerrendaburu
Iaz finalerdietan sartu zen Ekaitz Saralegik Asegarcen jarraitzen ez duenez, ikusteke zegoen Bilboko enpresak nor sartuko zuen bere partez final zortzirenetan eta Mikel Urrutikoetxearen aldeko hautua egin dute. Esanguratsua da, era berean, iaz final laurdenetan horren maila bikaina eman zuen Mikel Olaetxeak final hamaseirenetan hasi beharko duela lehia.
Arautegiari dagokionean, hemendik aurrera, telebistak iragarkiak sartu ahal ditzan, pilotari edo bikote bat 12 eta 18. tantoetara iristen denean 3 minututako atsedenaldiak egingo dira. Horiez gain, pilotari edo bikote bakoitzak 4 atsedenaldi eskatzeko aukera izango du Lau eta Erdian, 2 binakako partidetan.
LEHEN KANPORAKETAK
Ostirala 2, Arnedo
-Jaunarena/ Victor Irabazleak Julen Retegi izango du final zortzirenetan
Larunbata 3, Tolosa
-Arretxe II / Ezkurdia Irabazleak Xala izango du final zortzirenetan
-Olaetxea/ Irribarria Irabazleak Artola izango du final zortzirenetan
Igandea 4
-Elezkano II / Aritz Lasa Irabazleak Altuna izango du final zortzirenetan

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
