Egoitz Urrutikoetxea asteartean atxilotu zuen Polizia frantsesak Paris inguruko Saint-Denis departamenduan, eta atzo eraman zuten epailearen aurrera. Efe agentziak zabaldu duenez, ez instrukzio epaileak ez askatasun eta atxilotze epaileak ez diote kargurik leporatu lapurtarrari, baina behin behineko espetxeratzea agindu dute, bere aurka dauden hiru atxilotze aginduak betearazteko.
Parisko Auzitegi Korrekzionalak 2007an eta 2010ean lau urteko bi kartzela zigor eta sei urteko beste bat ezarri zizkion Urrutikoetxeari, eta 2007ko apirilean eta 2009ko martxoa eta maiatzean bilatze eta atxilotzeko aginduak igorri zituzten.
Euskal Herria
Los ingredientes para un «lawfare»
Kultura
Jon Sarasua: «Marko ideologiko jakina dago txapelketan, eta pobrea»
Euskal Herria
Lawfare: berria ez den jarduera bat, sei kasu paradigmatikotan
Mundua
«Oraingo honetan ez digute utzi, baina Gazara iritsiko gara blokeoa haustera»
Euskal Herria