Laboral Kutxa Baskoniak indarrez ekin dio denboraldiari. Lehenbiziko jardunaldian 58-85 gailendu zaio Movistar Estudiantes taldeari, hasiera-hasieratik aldea markatuz. Horren lekuko Fabian Caseurrek lehen zatian egin dituen 17 puntuak.
Defentsa zorotz batekin, gasteiztarrak 30 puntuko aldearekin joan dira atsedenaldira. Oso azkar mugitu dute baloia eta aurkariari ez diote inongo aukerarik eman. 2-15 aurreratu dira hasieran, eta partida lehen unetik hautsi dute gasteiztarrek.
Aldageletatik bueltan, Baskoniak ez du hainbeste estutu, baina nahikoa izan du garaipen eroso bat eskuratzeko. Oposizio gutxi izan dute aurrean Laboral Kutxako jokalariek, baina hala ere partida oso serioa burutu dute.
Taldeko lan handia egin dute Perasovicen mutilek, defentsa gogor bati erasoan asmatzea gehituz. Nabarmentzekoa, bestetik, Ioannis Bourousisek, bere estreineko partidan lortu dituen zenbakiak. 13 punto, 11 errebote eta 23ko balorazioa. Gainera, Diopekin osatu duen bikoteak min handia eman dio aurkariari.

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

‘Pertur’ Estatu egiturek desagerrarazi zutela ondorioztatu du GEBehatokiak ikerketa batean

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa
