
Herrialde aberatsetako buruzagiek errefuxiatuen krisiaren aurrean egin duten kudeaketaren «porrot moral katastrofikoa» salatu zuen atzo Amnesty International erakundeak. Izan ere, munduko 1,14 milioi errefuxiatuetatik %10 besterik ez dituzte hartzen herrialde garatuek.
«Mundu mailan gertatzen ari diren errefuxiatu krisien ondorioz milioika pertsona egoera latzetan dira, baina herrialde aberatsen erantzuna porrot katastrofiko bat izan da. Historiak gogor epaituko ditu egungo buruzagiak, euren jarrera aldatu ezean», baieztatu zuen Amnesty Internationaleko idazkari nagusia den Salil Shettyk.
Erakundeak uste du arazo honi herrialde aberatsek eman dioten erantzuna «lotsagarria» dela, herrialde txiroak inolako babesik gabe milioika pertsona errefuxiatu hartzen ari direlako. Zentzu horretan, Europara iritsi den migrante eta errefuxiatu kopuru handiak titularrak bete izan dituela ere salatu zuen, azken batean kontinente honek oso jende gutxiri egiten diolako harrera.
Era berean, ohartarazi zuen ez direla betetzen ari nazioarteko eragileek zehaztutako gutxieneko beharrak. Adibide bezala Siria aipatu zuen, non Nazio Batuen Erakundeak deialdiaren %46rekin soilik erantzun duen. Egoera bortitzagoa da Sudanen, non NBEren laguntza %17ra ere ez den iristen.
«Krisi honek suposatzen duen erronkaren aurrean maila eman beharrean, gobernu asko errefuxiatuak euren mugetatik kanpo nola mantendu pentsatzen ibili dira. Bitartean, milaka pertsona hiltzen dira itsasoan edo kontzertina hesien itzaletan miseria jasaten daude. Hori moralaren hondoa-jotzea da», adierazi zuen Shettyk.
Amnesty Internationalentzat egoera hori konpontzeko bidea errefuxiatuek euren herrialdeetatik alde egitea eragiten duten arrazoiei aurre egitean datza. Alegia, zenbait herrialdetan dauden gatazka eta giza eskubideen urraketak errotik mozten saiatu behar da.
Zortzi puntuko plana
Erakundeko arduradunak badaki hori lortzea ez dela erraza eta denbora behar dela. Horregatik, «errefuxiatuen krisiaren eragin suntsitzailea arintzeko» zortzi puntuko plana proposatzen du: «etengabeko» finantzaketa behar da harrera herrialdeei diruz laguntzeko; Unchr Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak proposatzen dituen beharrak ase behar dira; errefuxiatuentzat legeztatutako ibilbideak ahalbidetu behar dira, euren bizitza arriskatu ez dezaten; bizitzak salbatzea, «immigrazio politiken gainetik»; sarbidea erraztea eta ziurtatzea; xenofobiari eta arrazakeriari aurre egitea eta atzerritarrak arazo ekonomiko eta sozialen errudunak diren ideiei amaiera ematea; pertsonen salerosketaren aurka borrokatzea; eta Errefuxiatuen Estatutua babestea.
Estatu espainolean, 2013 eta 2015 artean, 260 plaza besterik ez diete errefuxiatuei eskaini, Eurostaten arabera. Datu hori «etsigarria» da Shettyren ustez.
Mueren en Egipto once personas al naufragar cuando trataban de llegar a Italia
Once personas migrantes fallecieron ahogadas y quince tuvieron que ser rescatadas tras naufragar en la costa mediterránea egipcia la embarcación en la que viajaban cuando se dirigían a Italia. Otras decena de personas huyeron tras el naufragio para no ser arrestadas por las fuerzas de seguridad. Los fallecidos eran de nacionalidad siria, iraquí y egipcia. El pasado mayo el Ejército egipcio informó de que la Guardia Fronteriza detuvo a un total de 6.004 personas, tanto egipcias como extranjeras, entre octubre y abril por intentar entrar o salir del país de manera irregular.GARA

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

