Urriaren 21ean hasi eta azaroaren 8ra arte Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskia jarri du eskura Errigorak kanpaina berriarekin. ‘Nafarroa hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ lemapean, Zazpiak Bat harreman sareak, Sortzenek, AEKk, Ikastolen Elkarteak eta Errigorak jarri dute abian kanpaina.
50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztaren lagin bat eskaintzen dute, 15 ekoizlek ondutako kalitatezko produktu sorta. Urtero bezala, saskiaren balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da. Jakinarazi dutenez, orain arteko kanpainetan 300.000 bildu dituzte euskararen alde. Aurtengoan, diru ekarpena Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolen biziraupenera, Erriberako AEKra eta Sortzenek D eredua Nafarroa osora zabaltzeko helburuarekin burutuko dituen ekimenetara bideratuko da.
Bestetik, ekoizleen parte hartzeari dagokienean ere, azken hiru urteetan «aurrera pausu nabarmenak» eman dituztela azpimarratu dute. «Kanpaina hau bi ekoizlerekin hasi genuen, 2013an beste hiru batu zitzaizkigun, 2014an 10 ekoizlek parte hartu zuten eta, aurtengo kanpainan, 15 ekoizleren parte hartzea dugu», jakinarazi dute.
Azaroaren 8a arte izango da saskiak eskatzeko tartea. 200 bat herritan emango da aukera, eta eskerak online ere egin ahal izango dira.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
