NAIZ
BILBO

EITBren pertsonal politika gaitzetsi eta arduraduna kargutik kentzeko exijitu du LABek

EITB taldeko enpresetan dauden LABeko ordezkariek erakunde publikoaren kudeaketan dauden «ilunkeria eta inposizioa» gogor kritikatu ditu eta pertsonalaren arloan dauden irregulartasunak salatu ditu. Politika hori aldatzeko lehen urratsa Pertsonal Zuzendari den Javier Salcedo kargutik kentzeko eskatu dute.

EITBko LABen ordezkarien agerraldia. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
EITBko LABen ordezkarien agerraldia. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Bilbon eginiko agerraldi batean, EITB taldearen pertsonal politikaren inguruko irakurketa plazaratu dute LABeko kideek eta behin behineko langile batek, eta beren kezka adierazi.

Iñigo Urkulluren Gobernuak, beste murrizketa sozial «basatien» artean EITBren aurrekontuan ezarritako %27ko murrizketa salatu dute.

Horrez gain, kudeaketa sisteman eta kontratazioetan ematen diren irregulartasun ugariren berri eman dute. Xehetasun handiz azaldu dute, besteak beste, bekadunen, praktiken edota ordezkapenen eremuan antzeman dituzten irregulartasunak azaldu dituzte.

Erakunde publikoaren kudeaketan «ilunkeria eta inposizioa» salatu dute. Atzo bertan Zuzendaritzak Bilboko ETBko LABi kontratazioei buruzko informaziorik emateari uko egin izana jarri dute adibide gisa.

Berriki langile batzordeetako kideek egin bezala, Pertsonal Zuzendari kargua duen Javier Salcedoren dimisioa exijitu dute.