
Mikel Urrutikoetxea Lau eta Erdiko finalerdietarako sailkatu da Julen Retegiren aurka Etxebarrin lortu duen garaipen argiarekin (22-9) eta Martinez de Irujok Xalaren aurka Labriten lortu duenarekin (15-22). Gauzak horrela, Iberokoak eta Eratsungoak elkarren aurka jokatuko duten partidan erabakiko da multzoko bigarren sailkatua.
Hori bai, oso partida desberdinak izan dira biak. Urrutikoetxeak sekulako erakustaldia eman du eta kaiolan ere bikain aritu daitekeela erakutsi du. Saketik min handia eginez 5-0 aurreratu da Zaratamokoa eta partida kontrolpean izan du uneoro, gaizki aritu ez baina beti gaindituta izan den Julen Retegiren aurka. Airez ere, 12 tanto lortu ditu Buruz Buruko txapeldunak eta garaipen dotorea lortu du.
Irujo, zailtasun askorekin
Labriten, partida onegia jokatu ez arren, Irujo txapeldunak bizirik jarraitzen du, nahiz eta sentsazioak onegiak izan ez diren. 6-0 eta 9-4 aurreratu da askoz hobeto hasi den Xala. Iberokoa motzegian aritu da eta aurreko joko horretan lapurtarra hobeto moldatu da.
Hala ere, tantoek aurrera egin ahala, Iberokoak gora egin du bere jokoan eta Lekuinekoari nekeak eraso dio, ezker eskuan pilota bat ere sartu zaio eta akatsak pilatzen joan da, tartean saketik bi falta eta lau eta erdiko marratik pasa bat. Horrela, 15eko berdinketatik aurrera erabat irten da partidatik eta egungo txapelduna zuzenean joan da 22. kartoira.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
