Gaurtik aurrera, ETB Iruñerrira iritsiko da LTD bidez, gainontzeko kateen baldintza berdinetan. Kate publikoak jakinarazi duenez, Erreniega eta Ezkaba mendietako errepikagailuek digitalean emitituko dute, eta ETBko lau kateak ikusi ahal izango dira 27 edo 41. kanalen bitartez.
Iruñerriko etxeetan, orain arte, ETB1 eta ETB2 analogikoan hartzen ziren, eta bersintonizatu ondoren, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4 hartu ahal izango da LTD bidez. Lau kateez gain, Eusko Irratiko irratiak ere egonen dira entzungai.
Ezkabatik datorren 41. kanalean eta Erreniegatik datorren 27. kanalean egongo dira ikusgai ETBko lau kateak eta ETB1 analogikoan emititzen jarraituko dute 43 eta 25 kanaletan denboraldi batez.

Euskal Herria
Dos arrestados en Bilbo y Getxo, a los que la Audiencia Nacional relaciona con Hizbulah

Euskal Herria
Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

Euskal Herria
El oso del vídeo de Ezkaroze podría ser uno de los oseznos de Sorita y Claverina

Euskal Herria
UCO y UDEF, dos arietes judiciales marcados por la violencia y el espionaje

Bizkaia