
Hori bai, markagailua ikusita eman dezakeena baino gehixeago kostatu zaio Olaizolari Iñaki Artolari irabaztea. Presiorik gabe ausart irten da Alegiakoa eta, publikoa lagun, lanak eman dizkio piloteoan. Hala ere, Olaizolari ezker gantxoak aurreko astean baino hobeto funtzionatu dio eta 8-4 ihes egin du.
Artolak, ordea izan du erreakzio txiki bat eta Aimarrek sakez egindako falta baten ostean 11-8 gerturatu da. Goizuetarrak, ordea, berriz ere egin du ihes (20-8) eta garaipena ez da sekula kolokan egon.
Finalaurrekoak erabakita daude, beraz: Olaizolak berak eta Martinez de Irujok jokatuko dutena (azaroaren 15ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan), eta Urrutikoetxea eta Bengoetxearen artekoa (azaroaren 14an, Iruñeko Labriten).
Bestalde, Asier Agirrek lesio larri bat du eskumuturrean, larubatean jasotako kolpe gogorraren ondoren eta ezin izango du Erik Jakaren aurka jokatu asteburu honetan. Hori dela eta, enpresek erabaki dute Erik Jakak jokatuko duela finala, Gorka estebanen aurka

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»
