
Egoitz Urrutikoetxea aske geratu da gaur, Mediabask.info eta Kazeta.eus-ek argitaratu dutenez. Urrutikoetxea urriaren 6an atxilotu zuten Parisen, eta Fresneseko espetxean egon da ordutik. Gaur, ordea, Apelazio Auzitegiak aske uztea agindu du epaiketa hasi bitartean.
Lehen instantzia batean Dei Auzitegiak bi urteko zigorra eskatu zuen Egoitz Urrutikoetxearentzat. Fiskaltzak, honen aurrean, helegitea ezarri zuen eta sei urteko kartzela zigorra eskatu. Azkenik, lapurtarraren kasua aztertu ondoren, epaileak prozedura zerotik hastea erabaki du.
Orduan, frantziar eta espainiar Barne Ministeritzek «ETAren aparato politikoko arduradun garrantzitsu» bezala definitu zuten. Aldiz, lapurtarraren gertukoek adierazi zuten bizitza normala egiten zuela eta Parisen unibertsitatean matrikulatuta zegoela, besteak beste.
Hala ere, hiru atxilotze aginduengatik Fresnesko kartzelara bidali zuten. Parisko Auzitegi Korrekzionalak 2007 eta 2010ean lau urteko bi kartzela zigor eta sei urteko beste bat ezarri zizkion Urrutikoetxeari. Hau dela-eta, 2007ko apirilean eta 2009ko martxoa eta maiatzean, bilatze eta atxilotzeko aginduak igorri zituzten.
Berarekin batera beste hiru pertsona atzeman zituzten, baina aske geratu ziren ondorengo orduetan. Urrutikoetxeari ez zioten kargurik leporatzen, baina lapurtarraren aurka zeuden «hiru atxilotze aginduak betearazteko» behin behinean kartzelara bidali zuen epaileak.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Denuncian ante la Fiscalía a CAF por su implicación en el tranvía de Jerusalén

Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa
