
Urtarrilaren 20tik 24ra inauguratuko du Donostiak Kultur Hiriburutzaren urtea eta, horretarako, diziplina anitzeko programazio zabala jarriko du abian.
Azaldu dutenez, ia berrogeita hamar eragile eta espaziok hartu dute parte programazio hori egiteko prozesuan: kontzertu-aretoak, klubak, arte-galeriak, museoak, arte-elkarteak eta abar.
San Sebastian egunak emango dio hasiera inaugurazio-agendari, ohiko danborradarekin eta, iragarri dutenaren arabera, danborradak ere ekintza bereziak barne hartuko ditu, Hiriburutzaren harira.
Horrez gain, beste hitzordu batzuk ere nabarmendu dituzte: ‘1966 | Gaur Konstelazioak | 2016’ erakusketa-proiektuaren inaugurazioa, urtarrilaren 22an, San Telmon; danborradekin batera eginiko topaketa jendetsu bat, urtarrilaren 23an, goizez, hiritarrak parte hartzera animatzeko asmoz; Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua dela erakusten duen plaka entregatzeko gala bat; eta ekitaldi nagusia: hiritar guztiei zuzendutako ikuskizun bat. Azken hori Hansel Cerezak diseinatu du eta urtarrilaren 23an izango da, 20.00etan, Maria Kristina zubian.
‘Energia-olatuak’ laguntza programari esker, hiritarrek sortutako eta aukeratutako hamaika proiektu ere egongo dira ikusgai, inaugurazio-egunetako kultura-eskaintza zabalaren osagarri gisa.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
