NAIZ

Urkullu eta Mas larunbatean bilduko dira Estatuko hauteskundeen ondorengo egoera aztertzeko

Artur Mas eta Iñigo Urkullu larunbatean elkartuko dira Bartzelonan, iragan abenduaren 20ko hauteskundeetan izandako emaitzak aztertzeko. Egun berean, CUPek Batzar Nazionala ospatuko du Sabadellen, Junts pel Siren proposamena onartu edo baztertzeko.

Mas eta Urkullu iaz Bilbon elkartu ziren. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Mas eta Urkullu iaz Bilbon elkartu ziren. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas Kataluniako Generalitateko jarduneko lehendakaria Bartzelonan bilduko dira datorren larunbatean, abenduaren 26an, aurreko egunean Camp Nou futbol zelaian jokatuko den Katalunia-Euskal Selekzioa partidaren ondoren.

Joan den abenduaren 20ko hauteskundeen emaitzen ondorioz Estatuan ireki den egoera politiko berria aztertzeko baliatuko dute igandeko topaketa bi agintariek. Hain zuzen, igandean bertan, CUPeko Biltzar Nazionalak Mas Generalitateko presidente izendatzea babestu edo baztertu beharko du, Katalunian hauteskundeak egin zirenetik hiru hilabete igaro direnean.

Bileraren aurreko egunean, larunbatean, bi agintariak Camp Nou futbol zelaiko palkoan izango dira, Kataluniaren eta Euskal Selekzioaren arteko partida ikusteko. Urkullu eta Mas maiatzaren 30ean bildu ziren azken aldiz egoera politikoari buruz hitz egiteko.