GARA
DONOSTIA

Eguzkiren ustez, «ez da kasualitatea beti» Igeldoko lur publikoak erretzea

Iragan abenduaren 19an Igeldon piztutako sutea «zorte txarraren ondorioa» izatea ukatu du Eguzki talde ekologistak, gogoraraziz «hiru edo lau urtetik behin» gertatzen dela halakoren bat. Bere iritziz, errepikapen horiek ikertzea dagokie Fiskaltzari eta Ertzaintzari.

Iragan abenduaren 19an Igeldo mendian piztu zen sutearen ondotik, Eguzki talde ekologistak adierazi duenez «ez da kasualitatea beti lur publikoak erretzea». Ohar bidez atzo azaldu zutenez, inguru honetan jazotzen diren mendi suteak «klasiko» bat dira dagoeneko, «hiru edo lau urtetik behin» gertatzen baitira halakoak. Egoeraren aurrean, parajean neurri zuzentzaileak hartzeko eskatu dute. Gogorarazi zutenez, suteak 178 hektarea kiskali zituen, bereziki basobera, pinuak eta haritzak.

Elkartearen hitzetan, «modu susmagarrian» sutea Mendizorrotz delako gune publikoan piztu zen, eta hori, Eguzkiren ustez, ez da «kasualitatearen ondorioa» edo «zorte txarraren ondorioa». Hala ere, onartzen dute «zaila» dela sutearen arrazoien inguruan edo erantzuleen inguruan usteak egitea «zoritxarrez ia inoiz ez direlako arduradunak atzematen».

Fiskaltzari eskaera

Lursail hauek, batzuk Donostiako udalerrian kokatuak eta besteak Orioko udalerrian, 1990. urtean Aurrezki Kutxa Munizipalari 60 milioi pezetaren truke erosi zizkioten Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak. «Ba hain justu lur sail horiek dira, Udalak aurretik zituen beste batzuekin batera, maiz erretzen direnak», zehaztu zuen Eguzkik, baina saihestu egin zuen «sute hauek errepikatzearen inguruko arrazoiak» ematea. Bere ustez, Fiskaltzarena eta Ertzaintzarena da hori egiteko eskumena, alegia, delitu hauek jarraitu eta erantzuleak atzematea.

«Ikerketek emaitzak eman bitartean» Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Aldundiari kaltetutako lurzorua «zehatz-mehatz» zenbatekoa den neurtzea eskatu die, hala nola kalteak zenbaterainokoak izan diren argitzeko. Zentzu horretan, lursail publikoak basotzeko plana ere eskatu du talde ekologistak. Bide batez, arteak landatzeko iradoki die erakunde publikoei.

Sutearen ondorioz kaltetutako eremuan ganadua eta abereak sartzeko debekua eta ehiza ere debekatuta egon dadila eskatu du Eguzkik «gutxienez datozen bi urteetan» berreskuratze prozesua behar bezala egiten dela ziurtatu eta «inor ez dadin aprobetxatu eragindako kalteaz».

 

ELA denuncia falta de personal en los bomberos

El sindicato ELA denunció ayer la «evidente falta de personal» en los servicios de bomberos de Bizkaia, debido a la existencia de «puestos estructurales sin cubrir» y al hecho de que «no se sustituye a los trabajadores». El responsable de administración local y foral de ELA, Ekaitz Oianguren, también advirtió de la «creciente interinidad». «La temporalidad actualmente asciende a más del 30%», lamentó.

Tras reconocer la labor realizada por los bomberos para sofocar los fuegos de Sopela y Berango, consideró que «las instituciones deben garantizar un servicio de bomberos público en su totalidad» para lograr «un servicio integrado dentro de la administración y con trabajadores profesionales a tiempo completo y en condiciones laborales dignas».

El fuego iniciado a última hora de la tarde del domingo se dio por extinguido el lunes por la noche tras intensos trabajos en los que participaron 120 personas. La Diputación de Bizkaia estima que se han calcinado 200 hectáreas. GARA