
Urko Vera eta Manuel Sanchez Osasunako jokalari berriak dira, gaur goizean aurkeztuak izan eta bere taldekide berriekin lehen entrenamendua osatu ostean. Talde nafarrak ez du ezer ordaindu behar izan fitxaketengatik, libre iritsi dira biak eta.
Aurrelari bizkaitarra Koreako ligatik dator, non ligako txapeldun izan den. Iragarri duenez, udan ere hainbat elkarrizketa izan zituen Osasunarekin, orain gauzatu direnak. 2017ko ekainaren 30era bitarteko kontratua sinatu du.
Sanchezek, aldiz, sei hilabeterako sinatu du. Huescan ibili da orain arte, baina libre iritsi da Iruñera. «Helburua betetzeko gogoz beteta nator», adierazi du, jomuga lehen mailara itzultzea dela nabarmenduz. Helburu honekin bat egin du Verak: «Golekin lagundu nahi dut bide horretan, baina Osasuna talde borrokalaria da eta hori bai bermatu dezaket», adierazi du.
Goizean Taxoaren izan dira bi fitxaketa berriak, bere taldekideekin lehen entrenamendua burutuz. Gainontzekoen erritmo berean aritu dira, nahiz eta Vera azarotik dabilen leihatu gabe, orduan bukatu zen-eta Koreako liga. Hala ere Amorebieta taldearekin entrenatzen aritu da ordutik. Larunbatean Oviedo hartuko du Osasunak Sadarren, eta ordurako Enrique Martin Monrealen aginduetara egoteko asmoz agertu dira bi jokalariak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
