Jon Ormazabal
Mungia

Irujo eta Rezustak ez diete aukerarik eman Berasaluze eta Beroizi Mungian (12-22)

Juan Martínez de Irujo eta Beñat Rezustak lehen postuan amaitu dute Binakako txapelketaren lehen faseko lehen itzulia, Pablo Berasaluzeri eta Mikel Beroizi 12-22 irabazita.

Irujok errematerako aukera ugari izan du (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Irujok errematerako aukera ugari izan du (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Aspeko bikoteak bere seigarren puntua lortu du San Antontxu feria ospatu duen Bizkaiko herrian eta oso bideratuta utzi du finalerdietarako sailkapena.

Historia gutxiko partida izan da Mungiakoa, urdinak hasiera hasieratik nagusitu baitira pilotaleku luze eta urdinean. Beñat Rezustak  ezkerkada latzak jo ditu, Mikel Beroiz erabat dominatu du eta Irujok aukerako pilota ugari izan ditu tantoa amaitzeko. Berasaluzeren saiatu den arren –6 tanto egin eta 8 galdu ditu–, ikargarri kostatu zie tantoak lortzea, –Irujok 10 egin eta bost pilota galdu ditu– eta sailkapeneko azken postuan hondoratuta geratu dira