
Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak TransMex izeneko saila eskainiko dio Mexikoko transexualitateari. Roberto Caston jaialdiko programazio buruak azaldu duenez, «mexikar queer zine berriaren azpigenero ere dei diezaiokegunaren askotariko azken ekoizpenak» eskainiko dira sail horretan.
Zinegoak otsailaren 22tik 29ra bitartean ospatuko da, eta fikziozko 12 film luze eta zazpi dokumental lehiatuko dira. Guztira, TransMex sailak lau film luze ta zazpi dokumental lehiatuko dira. Guztira, TransMex sailak lau film luze eskainiko ditu BilbaoArten, otsailaren 23tik 26ra bitartean, doako sarrerarekin. Sari ugari jaso dituen Rigoberto Perezcanoren ‘Carmin Tropical’ nabarmendu du antolakuntzak. Protagonista muxe bat da, zapoteken kulturan kolonaurreko garaitik existitzen den figura da, eta emakume transgeneroei izena ematen die ofizialki.
Halaber, ‘Made in Bangkok’ dokumentala ere aipatu dute antolatzaileek. Gainera, dagoeneko ezagutzen dira jaialdiaren hasierako eta amaierako filmak. Hasierako galan, Stephen Dunn zuzendari gaztearen lehen lana den ‘Closer Monster’ film kanadarraren nazioarteko estreinaldia izango da. Kanadako Film Onenaren Saria jaso zuen Torontoko zinenaldiaren azken edizioan, eta LGTB urteko bost film onenetakoen artean sailkatu du 'Vice' aldizkariak. Bere herritik alde egiteko irrikan dagoen gaztearen istorioa kontatzen du; erabat isolatuta sentitzen da herrian, eta bitartean, berak sortutako fantasiazko munduan bizitzea erabakitzen du.
Azkenik, jaialdiaren amaiera galan, Ventura Pons bartzelonarraren azken filma proiektatuko da: ‘El virus de la por’ (Beldurraren Birusa). Josep María Miróren ‘Arkimedesen Printzipioa’ antzezlanean oinarritzen dena..

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
