
Olaizola eta Urrutikoetxea aurrean eta Xala bikote. Lauetan gazteena eta palmares urriena duena da Beñat Rezusta, baina gaurkoan bera izan da onena eta txapelketako zortzigarren puntua eskuratu duena. Xala izan du ondoan gaurkoan, Irujo min hartuta dago-eta.
Partida hasieran gorriak nagusitu dira, eta hala erakutsi du markagailuak, gorriak 8-2 aurreratu direnean. Urrutikoetxeak pilota kentzen zion Xalari eta Rezusta, saiatu arren, ezinean zebilen. Momentu honetatik aurrera, aldiz, Bergarako atzelaria izan da frontoian onena.
Xalari aukera ugari eman dizkio eta Urrutikoetxeari bizkarra erakutsiz, buruz-buru eta lau eta erdiko txapelduna nekatu egin du kolpe luzeak bata bestearen atzetik emanez. Honela 11-11 berdindu dute. Eta hortik aurrera, urdinak izan dira nagusi markagailuan ere.
Nabarmentzeko irabazleen 15. puntua. Txapelketako tantu ederrenetako bat, non Xalak eta Rezustak defentsa ikaragarria erakutsi duten, azkenean aurrelari lapurtarrak amaitzeko.
Garaipen honekin Irujok (gaur min hartuta) eta Rezustak zortzi puntorekin kokatzen dira sailkapenaren buruan, eta finalerdietako txartela eskuetan dutela.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
