
Greens/EFA, GUE-NGL eta ECR taldeetako zazpi europarlamentari Euskal Herrian izango dira igandetik asteazkenerarte euskal presoen egoera ezagutzeko.
Besteak beste, ERC alderdiko Josep Maria Terricabras (Greens/EFA), GUE-NGLko taldeko presidentea den Gabi Zimmer (Die Linke), ECR taldeko Mark Demesmaeker (Flandriako N-VA), Lidia Senra (Alternativa Galega de Esquerda en Europa); Tatjana Ždanoka letoniarrak (Latvijas Krievu Savienība), Martina Anderson (Sinn Féin) eta Malin Björk suediarrak (Vänsterpartiet) osatzen dute ordezkaritza.
Terricabras kataluniarra izan da lehen europarlamentaria Euskal Herrira iristen eta Etxerat elkarteko kideak Loiuko aireportuan izan dira berarekin. ERC-ko europarlamentariak adierazpenak egin ditu iristean eta presoei ezartzen dieten sakabanaketak senideengan duen eragina ezagutzeko ahalik eta eragile gehienekin bilduko direla esan du. ETAren biktimen elkarteak eta alderdi batzuek egindako kritiken inguruan ere mintzatu da eta nabarmendu duenez, gizatasun kontua da beraien bisitaren zioa. Ildo horretan, gaineratu du Europako legedian presoen dispertsioa ez dela onartzen.
Europarlamentariek hainbat erakunde publikoetako ordezkari eta eragilerekin elkartuko dira. Aldi berean, sindikatu eta giza eskubideen aldeko ekimen eta elkarteekin biltzeko asmoa ere badute. Jasotako informazioarekin txosten bat osatu eta proposamenak egiteko asmoa dute.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

