NAIZ
BILBO

Iturraspe eta Viguera Marseillarako deialditik kanpo utzi ditu Ernesto Valverdek

Ander Iturraspe erdilaria eta Borja Viguera aurrelaria bihar Olympique Marseillaren aurka jokatzeko deitu dituen 19 jokalarien zerrendatik kanpo utzi ditu Ernesto Valverdek.

Athleticeko jokalariak, Marseillan. (@AthleticClub)
Athleticeko jokalariak, Marseillan. (@AthleticClub)

Athleticek bihar jokatuko du Marseillan, Olympique taldearen aurkako Europa Leagueko partida, gaueko 21.00etatik aurrera. Talde bizkaitarrak gaur hartu du hegazkina eta, aurretik, deialdiaren berri eman du Ernesto Valverde entrenatzaileak.

Valverderen erabakiz, Ander Iturraspe eta Borja Viguera Bilbon geldituko dira.

Bernabeuko partidan atsedenaldian aldatu zuen Valverdek Iturraspe. Adurizek astearteko lan saioa utzi zuen arren, deialdian dago.

Min hartuta dauden Raul Garcia eta Ibai Gomez ere deialditik kanpo daude.

Hauexek dira, beraz, Marseillara joan diren 19 jokalarien zerrenda: Gorka Iraizoz, Oscar de Marcos, Eneko Boveda, Aymeric Laporte, Mikel Balenziaga, Beñat Etxebarria, Iñigo Lekue, Javi Eraso, Sabin Merino, Aritz Aduriz, Iago Herrerin, Gorka Elustondo, Xabi Etxeita, Mikel Rico, Carlos Gurpegui, Iker Muniain, Mikel San Jose, Markel Susaeta eta Iñaki Williams.

Azken hiru jokalari hauek nobedade nagusiak dira larunbatean Bernabeun jokatu zuen taldearekiko.