
Urtarril hasieran argitaratutako txio batek ekarri du Marc Aillet Donibane Lohizuneko inauterietako garretan «garbitzea». Txio hartan abortua eta Estatu Islamikoa nahasi zituen apezpikuak frantses gobernuari zuzendutako kritika batean:
L'Etat prétend protéger les citoyens contre Daech et s'engage dans une campagne pro-IVG condamnant des innocents à la violence : illisible !
— Mgr Marc Aillet (@MgrMAillet) January 12, 2016
«Estatu Islamikoaren kontra herritarrak babesten duela dio eta bitartean abortuaren aldeko kanpaina egiten ari da, errugabeak bortxara kondenatzen: onartezina!» idatzi zuen Ailletek. Nola edo hala emakumeak eta islamistak parekatze horrek zalaparta galanta eragin zuen, Asanblea Nazionalean Osasun ministroak Ailleten esanak deitoratzerainokoa.
Urtero erretzen dira Lapurdiko inauteri herrikoietan urtean zehar zeresana emandako agintariak eta pertsonalitate politiko nahiz sozialak. Larunbateko erreketak, aldiz, Ailleten jarraitzaile zenbait aztoratu ditu erabat eta oihartzuna izan du estatuko hainbat hedabidetan. Sare sozialetan Inauteri elkarteko arduradunen telefonoak eta datu pertsonalak zabaldu dituzte, eta dei eta mezu iraingarriak jasotzen ari dira azken horiek. PSko Kontseilu Nazionaleko kide bat ere, Mehdi Ouraoui, bertan zen eta bideo bat zabaldu zuen txio bidez gertakariari aipu eginez; hura ere irainak jasotzen ari da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
